Nahi dugun Astigarragarantz bidean aurten bi gogoeta berri abiatu ditugu urritik urtarrilera: A* gazteak eta A* elkargunea +55.
Zatoz eta parte hartu!
Kultur Etxe Zaharra gazteen eta nerabeen espazioa bilakatu nahi dugu. Epe motzean Kultur Etxe Zaharreko eraikina hustuko da eta bertan Gaztelekua eta Sagardoetxea geratuko dira soilik. Prozesu honetan astigartar nerabeekin eta gazteekin Kultur Etxe Zaharra zertarako erabiltzea eta espazioa nola antolatzea imajinatzen duten hausnartu nahi da.
55 urtetik gorako astigartarrentzat elkargune izango den ekipamendua sortuko du Udalak. Eguneko zentroa, eguneko arreta zerbitzua eta Galtzaur elkartearen ekintzak antolatzeko gunea izateaz gain, 55 urteko edozein astigartarrentzako espazioa izango da. Herritarrei galdetu nahi zaie zertarako erabiliko luketen elkargunea eta nolako espazio antolaketa eta funtzionamendua irudikatzen duten.
Agenda
Nola eman dezakezu hitza orain?
Zatoz saio hauetara!
A* GAZTEAK
Kultur Etxe Zaharra berritu dezagun
* Urriak 26
* Azaroak 16
Kultur Etxe Zaharra (aretoa) 11:00-13:00
- EUSKARA
- IRISGARRITASUNA
- BERDINTASUNA
- TOKI GARAPEN JASANGARRIA
- GAZTEAK
- ELKARGUNEA +55
A* ELKARGUNEA + 55
Egin lekua esperientziari
* Urriak 10
* Azaroak 7
* Azaroak 28
Erribera Kulturgunea 17:30-19:30
Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
- EUSKARA
- IRISGARRITASUNA
- BERDINTASUNA
- TOKI GARAPEN JASANGARRIA
Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
2023an Nahi dugun Astigarrarantz bideari ekin genion
Nahi dugun Astigarragarantz abiatu ginen herri gogoeta baten bidez. Herritarren eta eragileen ahotsa entzunda, erantzunak emateko unea da. Hurrengo lau urteetan herrian garatuko ditugun proiektuak aurkeztu genituen 2024ko martxoaren 14an.
Webgune honetan topatuko dituzu emaitzak!
Legegintzaldi plana 2023-2027
Astigarragako udal gobernuak 2023-2027 legegintzaldirako prestatu duen plangintza da: plan zehatza, egingarria eta bideragarria, teknikoki zein ekonomikoki. Planak jasotzen ditu batetik, udalak landutako proiektu, azpiegitura eta ekimenak eta, bestetik, legegintzaldi hasieran herritarrekin landu ditugun gai eta planak, Astigarragarantz izeneko herri gogoetetan.
Nabarmendutako proiektuak
2023: Herri gogoetak
Kontaktua
Prozesuei buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Diruz lagundu du: