Nahi dugun Astigarragarantz bidean aurten zaintzaren inguruan hausnartuko dugu
A* elkar zainduz prozesuaren bidez.
Zatoz eta parte hartu!
Agenda
Nola eman dezakezu hitza orain?
Zaintzari buruzko herri hausnarketa eragin eta zaintza sare bat eratu nahi duen prozesua.
BETE GALDETEGIA (azken eguna: urriak 8)
Herriak dituen zaintza beharrak eta baliabideak aztertzeko diagnostiko bat osatuko da, eta horretararako, galdetegi anonimo bat sortu dugu, zaintzari buruz dituzun iritzi, bizipen eta beharrak ezagutzeko. Bi modutara har dezakezu parte:
– Online: hemen
– Ondorengo lekuetan galdetegia jasoz eta entregatuz: Udaletxea, Erribera kulturgunea, kiroldegia, Kultur Etxe Zaharra, Galtzaur elkartea, Emakumeon Etxea. <b></b>
ZAINTZA TOPAKETAK
1. elkar entzun: ZAINTZARI BURUZKO DIAGNOSTIKOA | Azaroak 27
2. elkar ekin: ESPERIENTZIA INSPIRATZAILEAK | Otsailak 5
3. elkar banatu: EKINTZA-PLANA ETA ZAINTZA SAREA | Martxoak 26
- Erribera kulturgunea
- 17:30 - 20:00
Topaketetan ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Haur-zaintza zerbitzua: topaketa eguna baino astebete lehenago eskatu.
- EUSKARA
- IRISGARRITASUNA
- BERDINTASUNA
- TOKI GARAPEN JASANGARRIA
- EUSKARA
- IRISGARRITASUNA
- BERDINTASUNA
- TOKI GARAPEN JASANGARRIA
- GAZTEAK
- ELKARGUNEA +55
2023an Nahi dugun Astigarrarantz bideari ekin genion
Nahi dugun Astigarragarantz abiatu ginen herri gogoeta baten bidez. Herritarren eta eragileen ahotsa entzunda, erantzunak emateko unea da. Hurrengo lau urteetan herrian garatuko ditugun proiektuak aurkeztu genituen 2024ko martxoaren 14an.
Webgune honetan topatuko dituzu emaitzak!
Legegintzaldi plana 2023-2027
Astigarragako udal gobernuak 2023-2027 legegintzaldirako prestatu duen plangintza da: plan zehatza, egingarria eta bideragarria, teknikoki zein ekonomikoki. Planak jasotzen ditu batetik, udalak landutako proiektu, azpiegitura eta ekimenak eta, bestetik, legegintzaldi hasieran herritarrekin landu ditugun gai eta planak, Astigarragarantz izeneko herri gogoetetan.
Nabarmendutako proiektuak
2023: Herri gogoetak
2024: Herri gogoetak
A* GAZTEAK
Kultur Etxe Zaharra gazteen eta nerabeen espazioa bilakatu nahi dugu. Epe motzean Kultur Etxe Zaharreko eraikina hustuko da eta bertan Gaztelekua eta Sagardoetxea geratuko dira soilik. Prozesu honetan astigartar nerabeekin eta gazteekin Kultur Etxe Zaharra zertarako erabiltzea eta espazioa nola antolatzea imajinatzen duten hausnartu nahi da.
A* ELKARGUNEA +55
55 urtetik gorako astigartarrentzat elkargune izango den ekipamendua sortuko du Udalak. Eguneko zentroa, eguneko arreta zerbitzua eta Galtzaur elkartearen ekintzak antolatzeko gunea izateaz gain, 55 urteko edozein astigartarrentzako espazioa izango da. Herritarrei galdetu nahi zaie zertarako erabiliko luketen elkargunea eta nolako espazio antolaketa eta funtzionamendua irudikatzen duten.
Kontaktua
Prozesuei buruzko zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
